XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) haraneko sarrerara iritsi ziren.
Txoferrak gelditu egin zuen autoa.
- Oso hurbil egongo gara honezkero
- Lehenago ere izana naiz haran honetan.
- Sakan bat dago mendebaldean.
- Han goiko harkaitz handi hura baino beherago dago, eta hilobia sakanean egongo da nonbait.
- Ederki
- Oinez ere joan gaitezke hemendik.
Autotik irten ziren guztiak.
Hondarretan zeuden gurpil-arrastoak seinalatu zituen txoferrak.
- Arrasto hauen atzetik joan behar dugu
Kontu handiz haranean aurrera abiatu ziren.
Salahadin eta Musa zihoazen aurrean, pistolak prest; haien atzetik hiru poliziak eta txoferra.
Laster aurkitu zituzten haranean zeuden bi kamioiak.
- Entzun!
Guztiak geldi geratu eta hotsak entzun zituzten kamioietako baten atzean.
- Irratiren batekin dabil norbait
- Garai batean irrati-operadore izan nintzen eta edonon ezagutuko nituzke hots horiek.
Kamioiaren atzealdera joan eta barruan begiratu zuen Salahadinek.
Norbait zegoen irratiaren aurrean eserita, bizkarrez Salahadinen aldera.
- Altxa besoak eta jiratu!
Farrow izutu egin zen, saltoan zutitu eta jiratu egin zen.
Gizon hura armaturik baldin bazegoen, Salahadin prest zegoen tiro egiteko.
Baina berehala ezagutu zuen (...)